Gehigarria: Ongizatea

Irribarre osasuntsu baten alde

Ataria 2026ko maiatzaren 15a

Irrihortz Klinikako gela bat. Iturria: Irrihortz Klinika

Merkatuko material onenei eta profesional talde kualifikatu bati esker, hortz tratamendu ugari eskaintzen dituzte Zizurkilgo Irrihortz Klinikan. Edozein pertsona eroso sentiarazten dute, eta ohitura onak hartzen laguntzen diote, hortz osasuntsu, garbi eta sendoak izan ditzan.

Nerea eta Aintzane Irurzun ahizpek duela lau urte erronka berri bati eutsi zioten: euren hortz klinika propioa irekitzea. Bakoitza hortz klinika desberdin batean ari zen lanean, eta euren ibilbide profesionalak bateratzea eta ametsa betetzea erabaki zuten. Duela lau urte ireki zuten Irrihortz Klinika Zizurkilgo Ernio Bidea auzoan. Hortzetako osasunari eskainitako espazio zabal eta argitsua da, eta profesional talde kualifikatua dute bertan, hortz tratamendu ugari eskainiz.

Zerbitzu integrala eskaintzen dute Irrihortz Klinikan, eta lantalde gazte eta sendoa dute; Nerea eta Aintzane higienistak eta arduradunak dira, eta kudeaketa eta administrazio lanez ere arduratzen dira. Horiekin batera aritzen dira lanean Olatz Telletxea kirurgialaria eta Irene Sanchez ortodontista.

Aintzane eta Nera Irurzun, eta Olatz Telletxea.

Etxean bezala sentituz

Askorentzat deserosoa edo desatsegina izan daiteke hortz klinikara joatea, eta hori kontuan hartzen dute Irrihortzen. Klinikan tratatzea erabakitzen duen edozein pertsonari eroso sentiarazten diote eta behar den konfiantza ematen diote, hurbiltasuna eta goxotasuna baitira euren ezaugarriak. Horregatik, giro atsegina eta lasaia aurkitu daiteke bertan, etxean bezala sentitzeko modukoa.

Espazioa txikia, argitsua eta goxoa da. Bezeroak joaten direnean esperientzia atsegina izatea eta gustura sentitzea nahi dute, eta horretako, txoko eta ezaugarri bakoitza mimo handiz zaintzen dute. Esaterako, musika lasaia eta usain goxoa dituzte, eta gertuko arreta eskaintzen dute. Itxaron gela oso txikia dute, normalean bezeroak garaiz artatzen baitituzte, eta txikienentzako jolas txokoa ere badute.

Askotariko tratamenduak

Merkatuko material onenekin, ekipo tekniko modernoekin eta profesional talde kualifikatu baten eskutik, hortz tratamendu ugari eskaintzen dituzte Irrihortzen. Orokorrean, enpasteak edota garbiketak egiten dituzte, baina hortz estetika ere lantzen dute, bezeroak eroso sentitu daitezen euren irribarrearekin. Hala ere, beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen dituzte, besteak beste, ahoan, maxilarretan eta gainerako ehunetan sortzen diren afekzioen diagnostikoa eta tratamendu kirurgikoa, eta haur zein helduen ortodontzia; ahoaren hezurrak eta hortzak ondo alienatuta egon daitezen bracketak edo ortodontzia ikusezina erabiltzen dituzte. Tratamendu endodontikoak ere egiten dituzte, txantxarra, traumatismoak edo hortzetako hausturak tratatzeko, edota hortzari eragin diezaioketen beste prozesu patologiko batzuei aurre egiteko.

Panoramika bat

Bezero bakoitzari, lehen bisitan, panoramika bat egiten diote, ahoa nola dagoen ikusteko. Sistema digitalizatuak dituzte horretarako eta sistema horiek, gainera, momentuan ahoa zein egoeratan dagoen ikusteaz gain, tratamendua egin ostean nola geratu daitekeen ikusteko aukera eskaintzen dute. Lehen bisita horren ondoren, egoera aztertzen da, eta aukera posible guztiak mahai gainean jartzen dira.

Bezeroa bere osotasunean baloratzea gustatzen zaie Irrihortz Klinikan, ahoan ez baitaude hortzak bakarrik. Horregatik, barruko zein inguruko muskulatura aztertu ostean, bezero bakoitzari hobekien datorkion tratamendua egiten diote, bakoitzaren beharrak kontuan hartuta. Horretarako, zerbitzu osatuena eskaintzeko moduko gailuak dituzte, hala nola, 3D eskanerra. Hala ere, etorkizunean teknologian inbertitzen jarraitzeko asmoa dute, lesioak ahalik eta azkarren diagnostikatu eta tratatzeko helburuarekin.

Ohitura onak sortzen

Dentistarengana joatea garrantzitsua dela diote Irrihortz Klinikan, «ahoko arazo ezberdinen diagnostiko goiztiarra egiteko, etxeko txikien hazkuntza ondo gertatzen ari dela ziurtatzeko, aho garbiketa egokia dugula ziurtatzeko eta osasun ohitura egokiak garatzeko».

Aho osasunaren garrantzia erakustea ezinbestekoa dela uste dute, eta horretarako, bezeroei ohitura onak hartzen laguntzen diete hortz osasuntsu, garbi eta sendoak izan ditzaten. Kontsultan beharrezko informazioa emateaz gain, sare sozialetan (@irrihortz_klinika) ere zabaltzen dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!