Balkoiak eta leihoak apainduz ospatzen ari dira Dantzaren Eguna

Ataria 2026ko apirilaren 29a

Dantzaren Nazioarteko Eguna da gaur eta Bukalai dantza taldearen proposamenari erantzun diote hainbat herritarrek.

Apirilaren 29a da gaur, Dantzaren Nazioarteko Eguna. Zizurkilgo Bukalai dantza taldeak herritarrak gonbidatu ditu balkoiak eta  leihoak apaintzera.

Abarkak, espartinak, oihalak, marrazkiak eta mugimendua iradokitzen duten elementuekin ari dira herriko balkoiak apaintzen. «Keinu xume honekin, dantzak batzen gaituela adierazi nahi dugu; hizkuntzak, adinak eta distantziak gainditzen dituen arte bizia dela, eta komunitate gisa partzen dugun emozioa dela», esan dute Bukalaiko arduradunek.

Zizurkilgo dantza taldeak apaingarriak maiatzaren 24ra arte mantentzeko eskatu du, asteburu horretan eta Maiatza Saltsan ekimenaren barruan, Bukalai Plazara asteburua egingo baita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!