Itxaso Erasun Nafarroako Irekiaren finalera

Ataria 2026ko apirilaren 27a

Itxaso Erasun, ezkerrean, finalerdia jokatu aurretik. EMAKUME MASTER CUP

Behar Zana elkarteko pilotari zizurkildarrak Nafarroako Irekiaren finala jokatuko du datorren igandean Labriten.

Ruiz de Infante aurrelariarekin batera Sagardui-Gaminderen aurka jokatuko dute finala. Iruñeko pilotaleku eraberrituan lehen txapelak jantziko dituzten pilotariak izatea sekulakoa izango da, eta barruan zuten guztia eman behar izan zuten Lodosako jaialdian aurrera egiteko. 

Sagardui-Gaminde bikoak ordu bete eta bost minutu behar izan zuen euren finalerdia gainditzeko, eta Ruiz de Infante-Erasunek ia ordu eta hogei minutu, tanto ikaragarri luzeko bi partidetan. Bi bikoteak erabat hustu ziren Lodosako jaialdian, baina ilusioz beteta hartuko dute igandeko finala. Ruiz de Infantek eta Erasunek finalerdia Goiuri Zabaletari eta Behar Zanako Miriam Arrillagari irabazi zieten 19-22.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!