Hernandorena kalea asfaltatzen hasi dira

Ataria 2026ko apirilaren 27a

Gaur eta bihar egingo dituzte lanak. Hernandorena kaleko 13. zenbakitik plazara bitarteko bidea asfaltatuko dute.

Zizurkilgo Herriguneko Hernandorena kalea asfaltatzeko lanak hasi dituzte.

Hernandorena kaleko 13. zenbakitik Pedro Mari Otaño plazaraino asfaltatuko dute errepidea. Bide batez, Epergain kale hasieran kokatzen den oinezkoen pasabidea ere berrituko dute.

Astelehenean, apirilaren 27an, 15:00etatik aurrera, eta asteartean, apirilaren 25an, egun osoan itxita egongo da Hernandorena kale osoa ibilgailuentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!