Atxulondo kultur etxearen energia-eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin hasitako obra aurrera doa. Dagoeneko beheko solairuko leihoak aldatu dituzte, eta orain fatxada prestatzen ari dira. Izan ere, eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko fatxada berria sate (Sistema de Aislamiento Térmico por el Exterior) materialarekin eta fatxada aireztatuaren plakekin osatuta egongo da. Beheko solairuko zatian ipiniko da materiala; goikoan, aldiz, fatxada aireztaturako plakak.
Gauzak horrela, fatxada prest dagoenean aipatutako elementu edo material horiek gehitzeko unea izango da. Hala ere, aldez aurretik, teilatua berrituko dute, teilatua konpondu eta eraldatu beharko baita plakak jartzeko. Beraz, teilatuko obra garatzea eta, behin hori burututa, sate materiala eta fatxada aireztatuaren plakak jartzea izango dira hurrengo pausoak.
Obraren zergatia