Aiztondoko boleibol txapelketa egingo dute igandean

Ataria 2026ko apirilaren 24a

Abargi gazte asanbladak antolatu du, Aiztondoko NKT taldearekin elkarlanean. 10:00etatik aurrera jokatuko dituzte 5x5 partidak Otaño eskolan.

Igandean, Pedro Mari Otaño ikastetxean jokatuko dute Aiztondoko boleibol txapelketa. Bost kidez osatutako taldeak elkarren konta ariko dira 10:00etatik aurrera.

Abargi gazte asanbladak antolatu du ekimena Aiztondoko NKT taldearekin elkarlanean, eta ondorengo esteka honetan eman daiteke txapelketan izena. Taldeko gutxieneko bost pertsonako kopurua bete beharko da, eta antolatzaileek sustatu nahi dute talde horiek mistoak izatea. Gutxieneko kopurua osatzeko adina jende ez duenak, 688 85 10 32 telefono zenbakira hots egin dezake eta antolatzaileak saiatuko dira taldeak kudeatzen. Ordezkari bat izendatu beharko da taldeko, eta harekin egingo dute whatsappez koordinazio guztia.

Gazte asanblako kideek eta Aiztondoko NKT taldekoek adierazi dute txapelketa honetan ez dituztela jarrera oldarkorrak onartuko, ezta erasoak ere. Antolatzaileek espazio seguru eta errespetuzkoa izan dadin bermatzeko konpromisoa hartu dute.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!