Ospakizun kolektibo bihurtu nahi dute Dantzaren Nazioarteko Eguna

Ataria 2026ko apirilaren 23a

Asteazkenean, Dantzaren Nazioarteko Eguna balkoiak eta leihoak apaintzeko deia egin du Zizurkilgo Bukalai dantza taldeak.

Bukalai dantza taldeak herritarrak gonbidatu ditu euren etxeak agertu bihur ditzaten Dantzaren Nazioarteko Egunean. Asteazkenean, apirilaren 29an, ospatuko da eguna, eta eskatu dute balkoiak eta leihoak abarkekin, alpargatekin, oihalekin, marrazkiekin edo mugimendua iradokitzen duten elementuekin apaintzeko.

Zizurkilgo dantza taldearen esanetan Dantzaren Nazioarteko Egunak gogorarazten digu gorputzaren bidez adierazteko dugun gaitasuna, mugimendua, emozioa eta elkarbizitza. «Keinu xume honen bidez, dantzak batzenn gaituela adierazi nahi dugu; hizkuntzak, adinak eta distantziak gainditzen dituen arte bizia dela, eta komunitate gisa partekatzen dugun emozioa dela».

Herria mugimenduz eta sormenez bete dadila espero du Bukalai dantza taldeak, eta eskerrak eman dizkie aurrez parte hartuko duten zizurkildarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!