Antiguokok irabazi du Danenaren futbol txapelketa

Ataria 2026ko apirilaren 10a

Finalera Antiguoko eta Sanse iritsi dira, eta txapelduna penaltietan erabaki da. 

Aurten Danena Kirol elkartea 50. urteurrena ospatzen ari da, eta ekitaldietako bat alebin mailako futbol txapelketa izan da. Lau egunez jokatu dira partidak Elbarrena futbol zelaian, eta gaur arratsaldean jokatu dira azken partidak. Antiguoko taldeak irabazi du txapelketa, Sanse taldeari penaltietan irabazita. Finalean bina egin dute, Antiguokok azken minutuan sartutako gol bati esker. Hirugarren postua Beti Onak lortu du, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan Vasconiari 8-3 irabazi ondoren.

Lau taldeek jaso dute garaikurra, eta ekainaren 20an jokatuko den txapelketarako sailkatu dira. Txapelketa horretan Danenako talde batek eta Billabonako talde batek parte hartuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!