Abian jarri da Danenaren alebinen futbol txapelketa

Ataria 2026ko apirilaren 7a

Zizurkilgo Kirol elkartearen 50. urteurrena dela-eta egunotan futbol txapelketa ari dira jokatzen Elbarrenan.

Danena Kirol Elkarteak 50. urte betetzen ditu aurten, eta hainbat ekitaldi antolatu ditu. Horietako bat mutil alebinen futbol txapelketa da, Elbarrena zelaian jokatzen ari direna. Guztira 35 talde ari dira parte hartzen, eta gaur hasi dira partidekin. 20 minutuko neurketak jokatuko dituzte, eta lehian ariko dira goiz eta arratsaldez. Ostiralean jokatuko dituzte kanporaketak eta finala. Lehen laurak ekainean jokatuko den txapelketarako sailkatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!