Zizurkilgo emakumeen omenez

Ataria 2026ko martxoaren 25a

Zizurkilgo Elbarrenan, Bulandegi bidearen 21. zenbakian, herriko emakumeei aitortza egiten dien horma-irudia inauguratu dute.

Izaro Lizarraga Galdos herritarrak egin du, Arantxa Orbegozo Rezola Txitxi tolosarrarekin batera. Irudiarekin, omenaldi berezia egin nahi izan diote Soledad Kasilda Hernaez Vargas zizurkildarrari. Mugimendu anarkistan aritzearekin batera, emakumeen eskubideen eta askatasunaren alde jardun zuen. Hain zuzen, haren hilobian ageri den esaldia jarri dute horma-irudian: Andra! Zu zara bukatzen ez den sua. Esaldi horren egilea omen da Begoña Gorospe, Kaxildaren laguna, eta hari ere egin nahi izan zaio aitortza. Inaugurazioan Gorospe bera eta Kaxildaren ilobak izan dira

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!