Gurasoak txapeldun

Ataria 2026ko martxoaren 15a

Aurten, festa batzordeak Urkamendi guraso elkarteari egin dio aitortza. 

Atzo egin zuten Txapela Eguna Zizurkilgo Herrigunean. Aurtengo txapela Urkamendi guraso elkarteari jantzi diote. Festa batzordearen ustez, eskola txikiaren ekarpena garrantzitsua da Herrigunea bizirik mantentzeko, eta are garrantzitsuagoa guraso elkartearena.

Aurten gainera, Eskola Txikien Festa antolatuko du Mendigan eskolak gurasoen laguntzaz.

Iriarte jatetxean, afalostean jantzi zieten txapela guraso elkarteko kideei; iazko txapeldun Luix Urkolaren eskutik jaso zuten. Amaia Agirre eta Unai Mendizabal bertsolariak ere bertan izan ziren. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!