Saneamendu sistemaren egokitzapenak eragozpenak sortuko ditu trafikoan

Ataria 2026ko martxoaren 11

Gipuzkoako Foru Aldundia Oria erdiko saneamendu sistemaren barruan egiten ari den egokitzapen lanek eragingo dituzte eragozpenak trafikoan. Elbarrena inguruan ari dira egunotan lanean.

Gipuzkoako Foru Aldundia Oria erdiko saneamendu-sistemaren barruan egiten ari den egokitzapen lanek eragina dute Elbarrena inguruko trafikoan.

Egunotan, Bulandegi bidean ari dira lanean, eta txandaka ari dira zirkulazioa bideratzen. Aurreikuspenen arabera, lanek bi aste inguru iraungo dute eremu horretan. Ondoren, Herriguneko bidegurutze parean jarraituko dute, Gashor eta Apalategui enpresen artean. Fase hori amaitutakoan, martxoaren amaiera aldera, bidegorrian dagoen hoditeriarekin jarraituko dute lanean. Azken fase horrek oinezkoengan izango du eragin handiena, izan ere, bidegorria itxita egongo da lanek dirauten bitartean.

Elbarrena eta Herrigunea Oria erdiko saneamendu sistema orokorrera konektatzeko lanak azaroan hasi ziren. Proiektuaren helburua da tratamendurik gabe ingurune naturalera isurtzen diren hondakin urak biltzea eta Adunako Uraldeko Hondakin Uren Araztegira bideratzea, bertan tratatu ondoren Oria ibaira isurtzeko.

Horretarako, 1.900 metro inguruko kolektore sarea eraikitzen ari dira. Lanak fasetan egiten ari dira, herritarren segurtasuna bermatuz eta trafikoa ahalik eta gutxiena oztopatuz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!