Kutxazaina itxita edukiko dute bi astez

Ataria 2026ko martxoaren 2a

Martxoaren erdialdera berriro martxan egotea espero dute.

Atxulondo kultur etxean hasiko diren lanak direla eta, kutxazaina itxita egongo da hurrengo bi asteetan. Fatxadan egin beharreko lanak behar bezala eta segurtasunez egiteko, ezinbestekoa izango da aldi baterako zerbitzua etetea. 

Martxoaren erdialdera berriro erabilgarri egotea espero dute arduradunek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!