Emakumezkoetan Denok Danena A taldekoek 940,36 puntu lortu zituzten, eta bertan parte hartu zuten Susana Davila, Lorena Wepsiec, Andrea Suarez, Izarne Marko eta Isabella Gonzalez pultsulariek. Bigarren Zarautz KE izan zen 735,19 punturekin, eta hirugarren BHT Irun 647,71 punturekin. Denok Danena taldeko beste hiru pultsularik ere parte hartu zuten: Amaia Blanco, Mirari Maqueda eta Nahia Santxez. Aurrekoekin batera Espainiako Ligarako puntuatuko dute. Emakumezkoetan txapelduna Susana Davila izan zen, eta txapelketako marka onena egin zuen 218,81 punturekin.
Gizonezkoetan ere txapelduna Denok Danena A izan zen, 1.647,21 punturekin. Eki Lizaso, Kristian Labaka, Reda El Byad, Jon Kepa Kortajarena eta Pablo Ucero izan ziren pultsulariak. Bigarrena BHT Irun izan zen 1.374,62 punturekin. Hirugarrena Denok Danena B izan zen 1.328,10 punturekin, eta bertan Beñat Gonzalez, Unai Mesa, Eneko Mesa, Ion Ander Iriarte eta Ander Rodriguez pultsulariak izan ziren. Laugarren postuan Zarautz KE taldea geratu zen 1.322,74 punturekin. Taldeko beste 2 pultsularik ere parte hartu zuten, Jokin Ortiz de Murua eta Joel Ropero, eta aurrekoekin batera Espainiako Ligarako puntuatuko dute. Gizonezkoetan txapelduna Eki Lizaso izan zen, eta txapelketako marka onena egin zuen 377,57 punturekin.
Ostiralean Intxaur pilotalekuan bertan, Espainiako Ligako lehen jardunaldirako txanda labur bat egin zuten, larunbatean Gipuzkoako Taldekako Txapelketan parte hartu ezin zutenekin. Bai ostiralean bai larunbatean altxa zuten guztien markak kontatuko dute Espainiako Ligako lehen jardunaldirako. Aurten Espainiako Ligan absolutu mailaz gain, 15 urtez azpiko mutil taldea ere osatu du Denok Danenak: Eneko Mesa, Joel Ropero, Ander Rodriguez, Jokin Ortiz de Murua, Christian Agbons, Taha El Byad eta Julen Arratibel.