Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea martxoaren 2an zabalduko da

Ataria 2026ko otsailaren 25a

Apirilaren 30era arte izango da zerga ordaintzeko epea.

2026eko trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea martxoaren 2an, astelehenean irekiko da, eta apirilaren 30ean amaituko da. Ordainketa egiteko hainbat aukera emango dituzte:

  • Helbideratutako ordainagiriak: martxoaren 31n zordunduko dira, adierazitako kontuetan. 
  • Helbideratu gabekoak: ordainagiriak posta arruntez bidaliko dira, eta ondorengo modu hauetako baten bitartez ordaindu ahal izango da:
    • Gutunean adierazitako banku-erakundeetan.
    • www.zizurkil.eus webgunean (online ordainketa).
    • Kutxazain automatikoaren bidez, zerbitzua duten kreditu-erakundeetan.

Borondatezko ordainketa epea amaitu ondoren zorra betearazteko epea hasiko da, eta dagozkion errekarguak, berandutze interesak eta, hala badagokio, sortutako kostuak aplikatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!