Bidegorria itxiko dute Elbarrenan

Ataria 2026ko otsailaren 23a

Ekaineraren amaiera arte egongo da itxita Gipuzkoako Foru Aldundia egiten ari den saneamendu sareko lanengatik.

Asteazkenean, otsailaren 25ean, Bidegorria itxiko dute Elbarrena auzoan. Ekainaren amaiera arte egongo da bidegorriaren zati bat itxita, Gipuzkoako Foru Aldundia egiten ari den saneamendu sareko lanengatik.
 
Paper-fabrikako aparkalekutik hasi eta Adunako mugaraino egongo da itxita. Aldi berean, Marie Brizard atzeko bidegorrirako sarbidea ere itxita egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!