2026/02/04 11:30 - 17:00
11:30-13:00. Pedro Mari Otañoko LH3tik LH6ra arteko ikasleak ariko dira, eskolatik plazara. Honako ibilbide hau egingo dute: Pagamuñoko aldapatik jaitsi, Igogailuko plazan (komertzioak dauden aldetik) abestu, Joxe Arregi plazan, Garazi loradenda, Villabonako bigarren zubi aldera ibai bazterretik eta eskola.
17:00. Herrigunean. Burrusti, Asteasu Ugarte, Mutiya eta Berastegi baserriak, eta, ondoren, herrigunean, baita Ergoiena eta Akezko bailarako hainbat etxe.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?