Pagamuñoko igogailuko kabina berrituko dute

Ataria 2026ko urtarrilaren 9a

Erabiltzaileen segurtasuna eta zerbitzuaren fidagarritasuna bermatzea da lanen helburu nagusia. Lau astetan ezingo da ibilgailua erabili.

Pagamuñora igotzeko igogailua zaharkitua geratu dela eta, kabina berria jarriko dute datozen asteetan. Egunerokoan herritar askok erabiltzen duten igogailua denez, erabiltzaileen segurtasuna eta zerbitzuaren fidagarritasuna bermatzea da lanen helburu nagusia.

Kabina berriak segurtasun eta irisgarritasun baldintza hobeak eskainiko ditu, eta etorkizunean zerbitzu fidagarriagoa izatea ahalbidetuko du, mugikortasun urriko pertsonentzat zein eguneroko joan-etorrietan igogailua erabiltzen duten herritar guztientzat.

Lan horiek baliatuz, kabina inguratzen duen kristala eta instalazioaren barrualdea garbitzeko lanak ere egingo dituzte.

Lanak urtarrilaren 12an hasiko dituzte, eta lau asteko iraupena izatea aurreikusten dute; beraz, otsailaren erdialderako amaituta egotea espero dute. Epe horretan, igogailua erabat itxita egongo da, eta Pagamuñora igotzeko ohiko eskailerak edo aldapa erabili beharko dira.

Bestalde, udalak herriko azpiegiturak eta altzariak behar bezala erabiltzeko deia egin nahi die herritarrei, denon artean zaindu eta mantentzea guztion ardura dela gogoraraziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!