Irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dituzte Zizurkilen

Ataria 2025eko abenduaren 29a

Oakaztegi eta Hernandorena kaleetan, Bulandegi bidean, eta Azken Portu eta Ugare auzoetan egin dira lanak.

Herriko irisgarritasuna hobetzeko lanean jarraitzen du Zizurkilgo Udalak. Bideen seinalizazioa hobetzeko 4.000 euroko aurrekontua erabili dute.

Honako lanak egin dituzte:

  • Oakaztegi kalean: abiadura murrizteko bandak eta seinaleztapen bertikalak.
  • Bulandegi bidean: marra horia eta marra zuria.
  • Azken Portun: oinezkoen pasabidea eta seinaleztapen bertikala.
  • Ugaren: autobus geltokian, marrak ezabatu, zig-zag horia eta BUS testua margotu dituzte eta seinaleztapen bertikala jarri.
  • Hernandorena kalean: ezinduen aparkalekua eta seinaleztapen bertikala.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!