Teodoro Hernandorena XXIII. Ipuin lehiaketak baditu saridunak. Arratsaldean egin dute ekitaldia Atxulondo kultur etxean eta bertan izan dira Hernandorena zenaren senideak ere. Tartean izan da AEBtik etorritako Gorka biloba eta lehen bi saridunei opari bereziak eman dizkie.
Hauexek izan dira aurtengo saridunak, kategoriaka:
A MAILA (6-8 urtekoena)
-
1. saria:
-
Izena: Amar Doufare Mousafia
-
Ipuina: Adarbakarra eta maitagarria
-
Iruzkina: Ongi garatutako abenturan, sentimenduei eman zaien garrantziari azpimarratzekoa deritzo epaimahaiak.
-
2. saria:
-
Izena: Maddi Ropon Muxika
-
Ipuina: Puxkir eta Maritxu
-
Iruzkina: Imajinazio handiko ipuina, era sinplean azaldua, mezu politarekin eta pertsonaia tipikoei izaera berria emanez idatzitakoa epaimahaiaren ustetan.
B MAILA (9-11 urtekoena)
-
1. saria:
-
Izena: Yusra El Oikili Laroub
-
Ipuina: Anaren abenturak
-
Iruzkina: Autoreak oso modu txukunean egituratu ditu irudimen handiz eraikitako istorioak. Oso irakurketa polita da, eta sormenari gorazarre egiten dio testuak.
-
2. saria:
-
Izena: Izar Hermida Gorostegi
-
Ipuina: Hotzikara
-
Iruzkina: Istorioak oso modu eraginkorrean azaltzen du gerrak ume baten bizitzan eragin dezakeen ebaketa.
C MAILA (12-13 urtekoena)
-
1. saria:
-
Izena: Jannu Iriondo Audikana
-
Ipuina: Iritsi da unea
-
Iruzkina: Haur baten ikuspuntutik, era inozentean eta xamurtasunez azaltzen du arazo handi batek eragindako mina, eta mezu positibo eta polita erakusten dio irakurleari.
-
2. saria:
-
Izena: Maddi Arrastoa Arotzena
-
Ipuina: Haritzaren azpiko sekretua
-
Iruzkina: Gertuko ipuin polita, irakurtzeko interesgarria eta familia baloreak lantzen dituena. Era egokian idatzia eta mezu positibo eta garrantzitsu batekin amaitzen dena.
D MAILA (14-16 urtekoena)
-
1. saria:
-
Izena: Ilazki Usandizaga Etxaniz
-
Ipuina: Aminaren orrua
-
Iruzkina: Ipuin hau saritzea adostu dugu gaiak duen interesagatik eta testuaren egokitasunagatik.
-
2. saria:
-
Izena: Aner Lasa Zubizarreta
-
Ipuina: Ihesa?
-
Iruzkina: Gaiaren originaltasunagatik eman diogu bigarren saria ipuin honi.
E MAILA (17 urtetik gorakoena)
-
1. saria:
-
Izena: Iraia Irazusta Mujika
-
Ipuina: Hiri arrotza
-
Iruzkina: Gaurkotasunezko gai bati heltzeko modu politarengatik adostu dugu lan honi ematea lehen saria. Horrez gain, idatziaren egituraketa bikaina dauka.
-
2. saria:
-
Izena: Xabier Ariznabarreta Olarte
-
Ipuina: Oin-puntetan
-
Iruzkina: Lanketa handiko testua osatu duelako eman diogu bigarren saria ipuin honi.