350 korrikalari, Ibontxo Gonzalezen oroimenezko Gau Krosean

Ataria 2025eko abenduaren 14a

Zizurkilgo XXVIII. Gau Krosa korritu zen atzo iluntzean. Haurrak, gazteak eta helduak aritu ziren lasterka. Helduen karrera Juan Boyerok irabazi zuen 22 minutuko denborarekin. Emakumeetan, Irati Larrañaga izan zen azkarrena, 26.51ko denborarekin.

Atzo gauean Zizurkilgo Gau Krosa jokatu zen, XXVIII. edizioan eta Ibontxo Gonzalezen omenez. 350 korrikalarik parte hartu zuten haur, gazte eta helduen kategorietan.

Helduen artean, gizonen eta emakumezkoen sailkapen nagusia, eta lehen herritarrak, hauek izan dira:

Gizonezkoak

  1. Juan Boyero (Donostia) - 22:00

  2. Amets Aranberri (Zestoa) - 22:09

  3. Aitor Regillaga (Tolosa) - 22:12

  • Lehen zizurkildarra: Aimar Esteban - 23:34

Emakumezkoak

  1. Irati Larrañaga (Usurbil) - 26:51

  2. Adirane Peñagarikano (Urretxu) - 26:57

  3. Eneritz Iraola (Bidania) - 28:01

  • Lehen zizurkildarra: Laura Gabirondo - 32:44

Denbora guztiak herrikrosa.eus helbidean daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!