Elkarretaratzea egingo dute biala eskatzeko

Ataria 2025eko abenduaren 11

Biala Orain! plataformakoek elkarretaratzea egingo dute, gaur, 18:30ean Zizurkilgo Joxe Arregi plazan.

Aspaldiko eskakizuna da saihesbidearena Zizurkilen. Biala eskatzen dute herritarrek, trafikoarekin duten arazoari irtenbidea emateko. Egunero ibilgailu asko pasatzen dira herrigunetik, Bulandegi bidetik.

Iaz, mobilizazio dinamikari ekin zion berriro Biala Orain plataformak eta asmo horren barruan kokatu dute gaurko elkarretaratzea ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!