Otaño eskolan ere piztu euskara

Pedro Mari Otaño Herri Eskola 2025eko abenduaren 4a

Euskararen Eguna ospatu dute Pedro Mari Otaño eskolan.

Abenduak 3, Euskararen Eguna ospatu dugu Otañon. Egun honetako egitaraua berezia izan da. Ikasleek hainbat ekintzaz gozatzeko aukera paregabea izan dute, baita familiek ere.

Goizeko lehen orduan Euskararen sua piztu dugu elkarrekin frontoian.

Ondoren Haur Hezkuntzako ikasleek party aparta izan dute gimnasioan eta LHko ikasleek, berriz, pertsonaia ospetsuen bisita izan dute, Inge Vidaurre eta Igor Frances arraunlariena, hain zuzen.

11:30ean ikasle ordezkariek Joxe Arregi plazan horma-irudia jarri dute.

Arratsaldean, herri kirolak eta euskal haur jolasak izan ditugu Otañoko frontoian, eskolako ikasle, ikasle ohi eta familiekin batera. Gaztaina erreak janez eman diogu amaiera egun berezi honi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!