Trafikoan eragina izango duten obrak egiten ari dira Zizurkilen

Ataria 2025eko azaroaren 18a

Pasus inguruan irisgarritasuna eta Foru Aldundiaren saneamendu sarea hobetzeko eta Aurrera 1eko fatxada margotzeko lanak egingo dituzte asteotan.

Zizurkilen azken asteetan egiten ari diren obrek hainbat aldaketa ekarriko dituzte datozen egunetan herriko trafikoan eta mugikortasunean.

Zizurkilgo Udalak martxan dauden hiru jarduketa nagusien berri eman du eta aste hauetan zehar edukiko duten eragina azaldu du.

Pasus inguruko irisgarritasuna hobetzeko lanak

Bulandegiko irisgarritasun planaren barruan, Pasus inguruan egiten ari diren espaloien hobekuntza lanek eragin nabarmena izango dute asteazkenean, azaroak 19, herriko trafikoan. Oinezkoen pasabidea berritu dezaten Pasuseko bidegurutzean errepidea itxi egingo dute 09:00etatik 16:00etara. Itxierak Fraisororako igoeran, Renfeko aparkalekurako sarbidean, Ernio Bidea 7 eta 9ko garajeetarako sarreran eta Danenako aparkalekuan izango du eragina. Premiazko egoerarik emango balitz, aurrez Udaltzaingoarekin hitz eginda, baimendutako ibilgailuei espaloitik pasatzen utziko zaie salbuespen modura.Foru Aldundiaren saneamendu sarea hobetzeko lanak

Foru Aldundiaren saneamendu sarea hobetzeko lanak

Foru Aldundia une honetan Herrigunean egiten ari den saneamendu sarearen hobekuntza lanek eragina izango dute trafikoan. Udaletxe inguruan eta Artutxaenea parean ari dira orain lanean, baina aste honetan eliza alboko bidea itxiko dute. Horrek, Plazetxeberri aurreko errepidea bi noranzkoetarako egokitzea ekarriko du. Lanorduetan zirkulazioa semaforo bidez kudeatuko da, eta gauez zein asteburuetan pasabidea irekita egongo da behar diren xaflak jarrita. Lanen iraupena bi eta hiru aste artekoa izango dela aurreikusi dute.  rera 1eko fatxada margotzeko lanak

Aurrera 1eko fatxada margotzeko lanak

Aurrera 1eko eraikinaren fatxada margotzeko lanak aste honetan hasiko dira. Plaza aldeko pareta margotzeko aldamioak erabiliko dira eta geltokira begira dagoen fatxadako lanak egiteko kamioiak behar izango dituzte. Hori dela eta, lanak amaitu bitartean errei bat itxita egongo da. Ahalik eta segurtasun handiena bermatzeko, eremu horretan trafikoa semaforo bidez txandakatuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!