Ion Izagirreri omenaldia Urkamendi elkartean

Ataria 2025eko azaroaren 17a

Frantziako Tourreko lehen euskaldunari omenaldia egin dio Urkamendi elkarteak. 1985 urtean hasi ziren ohitura horrekin, eta aurtengoan 40. aldia izan dute. Ion Izagirre izan da omendua, eta berarekin batera beste txirrindulari batzuk ere saritu ditu elkarteak.

Afaria egin zuten ostiralean Zizurkilgo Urkamendi elkartean, aurtengo Frantziako Tourreko lehen euskaldunari omenaldia egiteko. Ion Izagirre izan zen txapela jaso zuena, eta berarekin batera beste hainbat txirrindulari saritu zituzten: Mikel Landa, Haimar Etxeberria, Eñaut Urkaregi, Irati Aranguren eta Maier Olano.

Argazkiak: Urkamendi elkartea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!