Gari Garmendia Gipuzkoako txapeldun, Zizurkilen

Ataria 2025eko azaroaren 15a

Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa jokatu da arratsaldean Zizurkilgo pilotalekuan. Hiru harri jasotzaile aritu dira lehian: txapelduna, Jokin Eizmendi eta Aimar Galarraga.

Lau harrirekin bi minutuko lana egin dute. Aimar Galarraga hasi da 200 kiloko laukizuzenarekin, hiru jasoaldi emanaz. Ondoren, Jokin Eizmendik sei jaso ditu. Azkenik, Gari Garmendia plazaratu da, eta Idiazabalgo herri kirolariak bost jasoaldi lortu ditu.

Eizmendiren abantaila, zilindroarekin amaitu da. Izan ere, Garmendiak 10 jasoaldi lortu ditu koparekin, eta Eizmendik zortzi zilindroarekin. Ondorengo ariketan, kubikoan, bederatzina lortu dituzte, eta bolarekin, Gari Garmendia 14ra iritsi da, bigarrena hamaikarekin geratu den bitartean. Aipatzekoa Aimar Galarragak azken ariketa horretan gerrian min hartu duela.

Gauzak horrela, Gari Garmendia txapeldunak 5.850 kilo jaso ditu. Jokin Eizmendik, 5.325 eta Aimar Galarragak 2.350.

Txapelketaren amaieran, Jokin Eizmendik agur esan dio Gipuzkoako Harri Handien Txapelketari. Bere azken ekitaldia izango dela iragarri du, eta bertaratu diren guztiak agurtu ditu ohi den moduan, harria sorbaldara igo eta gerrira jaitsiz, lurrean utzi gabe.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!