Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da larunbatean, Zizurkilen

Ataria 2025eko azaroaren 13a

Jokin Eizmendi, iaz, Zizurkilen jokatu zen Harri Handien Gipuzkoako Txapelketan. REBEKA CALVO

Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da larunbat honetan, Zizurkilen. Hiru harri jasotzailek parte hartuko dute Intxaur pilotalekuan egingo den saioan, 18:00etan hasita.

Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga eta Gari Garmendia izango dira larunbatean Zizurkilen, Harri Handien Gipuzkoako Txapelketan. Intxaur pilotalekuan egingo da saioa, 18:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da. Lau harrirekin aritu beharko dute harri jasotzaileek: 200 kiloko errektangularra, 175 kiloko zilindro kopa, 150 kiloko kubikoa eta 165 kiloko bola. Harri bakoitzarekin 2 minutuko saio bana egingo dute kirolariek. Guztira kilo gehien jasotzen duenak irabaziko du txapela.

Lesio batetik atera berri da Jokin Eizmendi zarauztarra, eta txapelketa honetan parte hartzen duen azken urtea izango dela dio. Txapelketa ondo agurtu nahi du zarauztarrak, eta iaz bezala, txapela janzteko ahaleginak egingo ditu larunbatean. Iazko emaitza hobetzen saiatuko da Gari Garmendia idiazabaldarra ere. Aimar Galarraga oriotarrak ere ezustekoa ematen ahaleginduko da Intxaur pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!