ADIFek trenbidearen inguruko berritze lanak egiten ari da

Ataria 2025eko azaroaren 11

Azpiegiturak eguneratu eta tren zerbitzuaren segurtasuna indartu nahi dituzte lan hauekin.

ADIF trenbide-sarea hobetzeko lanak egiten ari da Zizurkilgo tren geltokiaren inguruan. Azpiegiturak eguneratu eta tren zerbitzuaren segurtasuna indartu nahi dituzte lan hauekin. 2026ko maiatzera arte luzatuko dira lanak.

Aireko linea eta energia hornidura kontrolatzen duten gailuak berrituko dituzte. Katenariaren zutoin eta euskarrien ordezkapena, kableen berritzea, oinarri berrien eraikuntza eta inguruko kanalizazio eta garbiketa lanak egingo dituzte. Horrekin batera, telekomando sistemaren azpiegitura berrituko dute, linea osoaren segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Maite Amenabar alkatearen hitzetan obra hauek inguruan bizi direnen egunerokotasunean eragina izan dezakete. «Herritarren ulermena eta laguntza eskertzen ditugu. Lanak amaitutakoan, tren zerbitzua eta inguruaren azpiegitura nabarmen hobetuko dira», esan du alkateak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!