Benta-Txuri eraikina eraitsiko dute

Ataria 2025eko azaroaren 4a

Eraisketa lanek eragozpenak sor ditzakete trafikoan eta oinezkoen joan-etorrietan. Zubiondo eremuko birpartzelazio proiektua, bestalde, jendaurrean dago kontsultarako.

Urriaren 4an hasiko dira Zizurkilgo Benta-Txuri eraikinaren eraisketa lanak. Azken egunotan desmuntatze lanak egin ondoren, etxea botatzeari ekingo diote. Lanek trafikoan eta oinezkoen joan-etorrietan eragina izan dezakete, eta une puntualetan baliteke bidea itxi behar izatea.

Zubiondo eremuko urbanizazio lanen barruan kokatzen da Benta-Txuriren eraisketa eta eremuaren berrurbanizazio prozesurako giltzarria izango da. Kaleen irisgarritasuna hobetzeko helburua dute lan horiek, besteak beste.

Bide batez, Zubiondo eremuko birpartzelazio proiektua jendaurrean jarri du. Dokumentua ikusgai dago eta herritarrek oharrak edo iruzkinak egiteko aukera izango du araudiak ezartzen duen epean. Dokumentua ikusgai dute herritarrek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!