Datorren urteko udal egutegia osatzeko argazki bila dabiltza Zizurkilen eta horretarako herriko txoko, urtaro, ekitaldi eta une esanguratsuen irudiak bilduko dituzte. Azaroaren 11ra bitartean bidali ahal izango dira argazkiak harrera@zizurkil.eus helbide elektronikora.
Argazkiak koloretan edo zuri-beltzean aurkeztu daitezke, baina beti ere horizontalean ateratakoak beharko dute izan eta nahikoa kalitate dutenak. Argazki bakoitza hilabetearen proposamenarekin aurkeztu beharko dute herritarrek.
Aukeratutako 12 argazkien artean Errigorako bi saski zozkatuko dira. Argazkiak bidaltzerakoan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia azaldu beharko dira. Zizurkilen erroldatutakoek baino ezingo dute parte hartu.
Ekimenarekin herriko irudia erakutsi eta herritarren parte hartzea sustatu nahi ditu Zizurkilgo Udalak.