Hilerria prestatu dute Santu Guztien egunerako

Ataria 2025eko urriaren 27a

Eskailera erabilgarri utziko du udalak urriaren 31ra arte herritarrek euren nitxoak apaindu ditzaten.

Santu Guztien eguna gerturatzen ari dela eta, Zizurkilgo Udalak hilerria prestatzeko lanak egin ditu azken egunetan, espazioa egoera onean eta seguru egon dadin. Besteak beste, garbiketa eta txukunketa lanak burutu dira, bai lorategi eta bideetan, bai instalazio orokorretan.

Horrez gain, udalak herritarren eskura jarriko du hilerriko eskailera, urriaren 27tik 31ra bitartean, 09:30etik 13:30era, nitxoak apaindu, garbitu edo bestelako lan txikiak egin nahi dituztenentzat.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei euren lankidetzagatik eta dei egiten die espazioa eta materiala zaintzera, guztion erabilerarako egokia izaten jarrai dezan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!