Berriro erre dituzte Zalduako edukiontziak eta egilea atxilotu du Ertzaintzak

Ataria 2025eko urriaren 10a

Astearte eta asteazken gauetan erre zituzten edukiontziak. Egilea identifikatu eta atxilotu du Ertzaintzak eta auzia haien esku geratu da.

Asteartean bezala, asteazken gauean ere su eman zieten Zalduako biribilguneko edukiontziei. Ertzaintzak egilea identifikatu eta atxilotu egin zuen, eta euren esku geratu da auzia.

Suak bizilagunengan haserre handia eragin duela esan du Zizurkilgo Udalak, baina baieztatu du ez dela kalte pertsonalik izan. Azken egunetako gertakariak «gogor» gaitzetsi ditu udalak, eta herritarrei gogorarazi die jokaera ez-zibikoen aurrean ezinbestekoa dela erantzun arduratsua izatea. «Halako egoerak antzemanez gero, berehala jarri Udaltzaingoarekin edo Ertzaintzarekin harremanetan. Guztion artean herri seguruago eta errespetuzkoagoa eraiki dezagun», azpimarratu du Maite Amenabar alkateak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!