Zizurkilgo Udalak XXIV. Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketa deitu du. Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, adinaren arabera mailatan banatuta. Lanak entregatzeko epea azaroaren 17an bukatuko da.
Euskaraz aurkeztu beharko dira ipuinak eta gaia librea izango da. Lanen gutxieneko luzera ere zehaztu dute mailaz maila. Epaimahai aditu batek erabakiko du lan sarituak zeintzuk diren. Zizurkilgo Udalak bere ordezkaria izango du epaimahaian eta idazkari bat ere izendatuko da. Lehenengo bi lan onenak sarituko dituzte kategoria bakoitzean.
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 19an egingo dute.