Unean uneko trafiko mozketak egingo dituzte

Ataria 2025eko urriaren 6a

Tunel azpian hoditeria berria jarriko dute eta eragina izango du trafikoan eta baita oinezkoen joan-etorrietan.

Bulandegi bideko irisgarritasuna hobetzeko obrek aurrera jarraitzen dute. Kaixo-ko espaloia ia erabat amaituta dago, eta urriaren 6tik aurrera Fraisoroko bidegurutzean hasiko dira lanean. Esku-hartze horren barruan, tunel azpian hoditeria berria jarriko dute, eta horrek eragin zuzena izango du bai trafikoan, bai oinezkoen joan-etorrietan.

Trafikoari dagokionez, zenbait unetan zubi azpian txandakako pasabidea jarriko da. Era berean, unean uneko mozketak egingo dira Fraisorora igotzeko, Danenara joateko eta Joxe Arregi plazako garajeetara sartzeko. Oinezkoen kasuan, berriz, Pasus Berri aldeko espaloia erabili beharko da derrigor. Egarrira zein Pasusera joateko plazako sarbideak egongo dira erabilgarri. Fraisoro eta Ugareko bidegurutzeetako lanek hiru aste irautea aurreikusi dute arduradunek. Ondoren, Pasus Berri aldeko espaloian hasiko dira lanean.

Zizurkilgo Udalak herritarren pazientzia eta ulermena eskertu ditu, eta obrek sortu ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatu du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!