Festen balorazio positiboa egin du udalak

Ataria 2025eko irailaren 29a

Herriguneko eta Elbarrenako jai batzordeei eskerrak eman dizkie udalak egindako lanagatik. Udal langileek egindako ahalegina ere azpimarratu du.

Zizurkilgo Udalak balantzea positiboa egin du bai Elbarrenako jaietan bai Herrigunekoetan: «Parte hartzea handia eta giro bikaina izan dira nagusi».

Udalak salatu nahi du, dena den, portaera «desegoki» batzuk izan zirela, eta herritarren esku-hartze arduratsuari esker egoera berehala eta behar bezala bideratu zela.

Udalak eskerrak eman dizkie Herriguneko zein Elbarrenako batzordeei eta jai egun guztietan lana egin duten boluntario eta udal langileei egindako ahaleginagatik.

Maite Amenabar alkateak adierazi du festak aberasgarriagoak direla herritarrek zuzenean antolatzen dituztenean, eta etorkizunean ere parte hartze aktiboa bultzatuko duela berretsi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!