Azoka Berezian parte hartzeko izen ematea zabaldu dute

Ataria 2025eko irailaren 16a

Urriaren 3ra arteko epea dute interesa dutenek izena emateko udaletxera, udal bulegoetara edota erregistro elektronikora jo beharko dute.

Irekita dago Zizurkilgo Azoka Berezian postuak jartzeko eskaera egiteko epea. Urriaren 12an ospatuko da azoka aurten, igandearekin, eta ohiko moduan artisau postuek eta nekazaritza postuek osatuko dute. Herriko nahiz inguruko ekoizle eta saltzaileek izango dute parte hartzeko aukera.

Postua jarri nahi dutenek urriaren 3ra arteko epea dute izen emateko. Eskaerak aurrez aurre egin daitezke udaletxean edo udal bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Aldi berean, erregistro elektronikoaren bidez ere egin daiteke izen ematea, https://labur.eus/azokapostua helbidean.

Udalak herritar eta ekoizle guztiak gonbidatu ditu azokaren giro berezian parte hartzera, artisautza eta nekazaritzako produktuak protagonista izango diren jaian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!