Zizurkil-Asteasu bidegorria berritzeko lanak egingo dituzte astelehenetik aurrera

Ataria 2025eko irailaren 11

Astelehenean, hilak 15, hasiko dira Zizurkil eta Asteasu arteko bidegorrian dauden egurrezko pasabideak konpontzeko eta berritzeko lanak. 

Lanak egin bitartean, dagokion pasabideko pasaera itxiko dute. Aurreikusitako mozketa egunak honako hauek dira:

  • Irailaren 15etik 28ra: 3,8 kilometroan dagoen pasabidea (Asteasu herrigunetik hurbilen dagoena).
  • Irailaren 29tik urriaren 12ra: 3,35 kilometroan dagoen pasabidea (industriagunetik gertuen dagoena).
  • Urriaren 13tik 19ra: 1,84 kilometroan dagoen pasabidea (Burrustidi baserriaren atzealdean dagoena). Dagoen pasabidea guztiz aldatuko da eta berri bat jarriko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!