Zizurkilgo Elbarrenako jaiak 2025

Kuadrillen bazkari jendetsua, Elbarrenako jaietan

Ataria 2025eko irailaren 6a

Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira Zizurkilen. Goizean haurrak ibili dira jolasean Irrikakoekin eta buruhandiekin. Ondoren, Bernardaren herri bazkaria egin dute. Gaurko jaiak goizaldera arte iraungo du.

Gaurko egitaraua:
  • 20:00. Muxutruk erromeria taldea.
  • 22:00 - 00:00. Photocall-a. Mozorro lehiaketan parte hartzeko argazkia atera beharko da bertan #melokuzko
  • 23:00. Muxutruk erromeria taldea.
  • 00:15. Mozorro lehiaketako sari banaketa.
  • Ondoren. DZ. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!