Zizurkilgo Elbarrenako jaiak 2025

Indar erakustaldia egin dute Zizurkilgo gaztetxoek

Ataria 2025eko irailaren 5a

Gaur Gazte Eguna da Zizurkilgo festen barruan. Goizean kirola egiten aritu dira gaztetxoak eta eguerdirako bazkaritan bilduko dira.

Zizurkilgo Joxe Arregi plazara gerturatu diren gaztetxoek indar erakustaldia egin dute gaur goizean. Aritz Segurolak eta Beñat Garciak prestatuta, herri kirol probak eta crosstraining-a egiteko aukera izan dute. Harri-jasotzen, txingatan, pisuak altxatzen, soka-tiran eta beste hainbat jolasetan aritu dira.

Atzo izan zuten Zizurkilgo festen lehen egun ofiziala eta gaur Gazte Eguna dute. Eguerdian gazteen bazkaria izango da plazan. Arratsalderako ekitaldi gehiago iragarri dituzte:

  • 17:00. Haurrentzat Potx magoa Aurrera plazan.
  • Ondoren. Txokolatada Aurrera plazan.
  • 17:30. Ondoezik elektrotxaranga herrian zehar.
  • 19:00. Buruhandiak Joxe Arregi plazan.
  • 22:45. Suzko zezena.
  • 23:00. Kontzertuak: Labar eta Merina Gris.
  • Ondoren. DJ La Fulana. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!