Zizurkilgo Elbarrenako jaiak 2025

Balkoi jendetsua txupinazoan

Ataria 2025eko irailaren 4a

Egarri tabernako kideek eman diote hasiera Elbarrenako jaiei. Egungo kideak eta aurretik egondakoak izan dira elkarrekin txupinazoan.

Hasi dira Zizurkilgo Elbarrenako jaiak eta txupinazoaren unean jende ugari elkartu da balkoian. Egarri tabernako kideek izan dute suziria botatzeko ohorea, eta lehenbizi egungo kideak igo dira. Makila eta melokotoiaren erreplika txiki bat oparitu dizkiete, eta ondoren, aurretik tabernan aritukoei deitu diete beraiekin egotera. Denak batera egonik, kide pare batek hartu dute hitza, eta besteak beste, Egarri ez dela taberna bat bakarrik, «herriko familien eta adiskideen topagunea izan da eta izaten jarraitzen du».

Suziria botaz hasi da festa, eta ondoren Joxe Arregi plazan txaranga doinuak entzun ahal izan dira, eta plazaren inguruetan buruhandiak ibili dira, haurren gozamenerako. Asteartera arte iraungo dute jaiek, egitarau oparo batekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!