Zizurkilgo Elbarrenako jaiak 2025

Iraola eta Elola garaile Zizurkilgo XVI. Kros Mistoan

Ataria 2025eko irailaren 3a

Jendetsua izan da aurtengo krosa. Helduen kategorian 68 bikotek hartu dute parte. Bukaeran parte hartzaile guztien artean sariak zozkatu dituzte.

Zizurkilgo XVI. Kros Mistoa izan da jokoan gaur arratsaldean. Eskualdeko herri askotako parte hartzaileak izan dira eta guztira, 68 bikotek hartu dute parte. Irabazleak Eneritz Iraola eta Iosu Elola bidaniarrak izan dira. Bigarren postuan Aritz Garin billabonatarra eta Maider Etxeberria zizurkildarra sartu dira, eta hirugarrenak Olatz Sanz eta Itoitz Rodriguez usurbildarrak izan dira.

Proba 19:00etan hasi da baina helduen aurretik hainbat gaztetxok parte hartu dute krosean. 

Sailkapena:

  1. Eneritz Iraola eta Iosu Elola (Bidania) - 20.16
  2. Maider Etxeberria eta Aritz Garin (Zizurkil-Villabona) - 20.44
  3. Olatz Sanz eta Itoiz Rodriguez (Usurbil) - 20.47

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!