Zizurkilgo XVI. Kros Mistoa, asteazkenean

Ataria 2025eko abuztuaren 30a

Proba 19:00etan hasiko da eta ibilbideak 5 kilometro ditu.

Zizurkilgo Elbarrena jaien txupinazoa botatzeko bezperan, Zizurkilgo XVI. Kros Mistoa egingo da. Asteazkenean egingo dute, irailaren 3an, eta proba 19:00etan hasiko da. Korrikalariek zirkuituari lau itzuli emango dizkiote, guztira 5 kilometro osatuz. Bertan parte hartu ahalko dute 2011. urtean edo aurrez jaiotakoek. 18:00etan zabalduko dute izena emateko aukera eta doan da. Afarien zozketak egingo dituzte parte hartzaileen artean, eta probaren ondoren dutxatzeko aukera izango da Danena kirol klubaren aldageletan.

Kros mistoa hasi aurretik, 18:45ak aldera, haurren lasterketa egingo da. Bertan 2012. urtean edo ondoren jaiotakoek parte hartu dezakete, eta ez da izen ematerik egongo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!