Zizurkilgo jaiak 2025

Buruhandi eta erroldoiak herri bazkariaren atarian

Ataria 2025eko abuztuaren 16a

Zizurkilgo jaien azken eguna da gaurkoa eta goizean hainbat ekitaldi egin dituzte: herriko gazteen arteko herri kirol saioaren ondoren, erraldoi eta buruhandiak ibili dira kalejiran. Ondoren, herri bazkarian bildu dira herritarrak Intxaur frontoian.

Hau da bazkalosterako eta festei errematea emateko Zizurkilgo jai batzordeak prestatu duena:

  •  Bazkalostean. Bingoa eta jolasak.
  • 19:00. Andoni Ollokiegirekin kantaldia, plazan.
  • 23:00. Kontzertu gaua: Xiberoots eta Bengo, plazan.
  • Ondoren. DJ Txekor, plazan. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!