Beroagatik alerta emana dagoela eta, federazioarekin hitz egin ondoren, Zizurkilgo jaietako idi probak bertan behera uztea erabaki du antolakuntzak. “Guztion osasuna lehenesteko erabakia izan da”, esan du jai batzordeak. 18:00etarako zegoen iragarrita proba.
Sagardo dastaketa eta trikiti emanaldia, berriz, plazan beharrean Zimiterioan egingo dira, 19:30etan hasita.