Zizurkilgo jaiak 2025

Umeen eguna da gaur Zizurkilgo festetan

Ataria 2025eko abuztuaren 14a

Zizurkilgo jaien bigarren egunean, umeak izan dira goiz partean protagonista. Gauean, 22:00etan, jokatuko da Lau eta erdiko V. Intxaur pilota txapelketako finala.

Zizurkilgo Ama Birjin jaien bigarren eguna da gaurkoa eta umeek euren jaia ospatu dute goizean goizetik: krosa, buruhandiak eta jolasak izan dira eguerdira arte, eta indarrak berreskuratzeko elkarrekin bazkaldu dute Zizurkilgo umeek. Bazkalostean eta 19:00 arte, puzgarriak izango dituzte.

Ondoren helduen txanda etorriko da. Mikeltxin DJa arituko da gaur giroa jartzen; lehenengo txanda 19:00etan egingo du eta bigarrengoa gauerditik aurrera. Tartean, Lau eta erdiko V . Intxaur pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte eta zezen suzkoa ere izango dute.

Egitaraua
  • 16:00-19:00. Puzgarriak.
  • 16:00. XXXIV. Mus Txapelketa, zentroan.
  • 19:00. DJ Mikeltxinekin disko festa.
  • 22:00. Lau eta Erdiko V. Intxaur Pilota Txapelketako finalak.
  • 22:30. Zezen suzkoa.
  • 00:00. DJ Mikeltxin. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!