Zizurkilgo jaiak 2025

Piztu da jai giroa Zizurkilen

Ataria 2025eko abuztuaren 13a

Elektrotxufla elektrotxaranga aritu da arratsaldea girotzen eta 20:00etan piztu dute jaien hasierako suziria. Pregoia bota dute Igotz Alkorta festa batzordeko kidearen eta Txapel Eguneko Luix Urkola txapeldunaren artean; eta bigarren horrek bota du suziria.

Gaur hasi dituzte Andra Mari jaiak Zizurkilgo herrigunean. Goizean goizetik oilasko biltzea egin dute baserriz baserri eta, eguerdian, oilasko biltzaileen dantzaldia egin dute plazan; segidan atera dute, urtero bezala, eraso sexisten aurkako argazki herrikoia.

Arratsaldean Elektrotxufla elektrotxaranga aritu da plaza girotzen, eta erraldoi bat ere batu da musikaren erritmoan dantza egitera. Jaien hasierako suziria 20:00etan bota dute; aurretik, ordea, aldarrikapenez bete dute pregoia Igotz Alkorta festa batzordeko kideak eta Luix Urkola Txapel Eguneko txapeldunak. Biek ala biek gogoan izan dituzte, besteak beste, herriko bi gazte —zeinak istripua izan duten asteon eta osatzen ari diren—, Palestinan Israel gauzatzen ari den genozidioa, jaietan errespetuz jokatzeko beharra, eta urtez urte festak antolatzeko batzordeak egiten duen lana. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!