Edukiontziak erre dituzte Zizurkilen

Ataria 2025eko uztailaren 8a

Igande gauean errepidera atera eta erre egin zituzten Ernio bideko eta Azken Portu auzoko edukiontziak. Errespetuzko jokaera eskatu du Zizurkilgo Udalak.

Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez, igande gauean Ernio bidean eta Azken Portu auzoan edukiontziak errepide atera eta erre egin zituzten. Udalak zizurkildar guztiei errespetuzko elkarbizitza egiteko deia luzatu die: «Joka dezagun errespetuz eta arduraz».

Tolosaldeko Mankomunitateak, dagoeneko, ordezkatu ditu erretako edukiontziak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!