Elbarrenako festetarako kartel lehiaketa deitu dute

Ataria 2025eko uztailaren 8a

Uztailaren 15era arte aurkeztu daitezke lanak. Azal irabazlak 150 euroko saria eta herri afarirako bi gonbidapen eramango ditu.

Irailean izango diren Zizurkilgo Elbarrenako jaietarako egitarauaren portada erabakitzeko lehiaketa deitu du festa batzordeak. Uztailaren 15era arte aurkeztu daitezke lanak udal bulegoetan, Plazida Otaño liburutegian edota zizurkilgofestabatzordea@gmail.com helbidean.

Paperean aurkeztuz gero DIN A4 formatuan aurkeztu beharko da portada eta, digitalean aurkeztuz gero, berriz, JPG formatuan, gutxienez, 300 p.p.p.-ko gutxieneko bereizmenarekin. Zizurkilgo Jaiak 2025. Irailak 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 testuak agertu beharko du azalean. Proposamenak argitaratu gabea eta jatorrizkoa beharko du izan eta teknika librea erabiliz, nahi adina kolore erabili daitezke.

Azal irabazleak 150 euroko saria eta herri afarirako bi gonbidapen eramango ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!