Irailaren 9ko jubilatuen bazkarian izen emateko aukera

Ataria 2025eko uztailaren 3a

Astelehen eta asteazkenetan, 10:30etik 12:00etara bazkarirako txartelak eskuratu daitezke Elizpe jubilatu elkartean.

Zizurkilgo Elbarrenako jaien barruan erretiratuen bazkaria egingo dute Arantzazuko Amaren Egunean, irailaren 9an. Izen emateak zabalik daude Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkartean, astelehen eta asteazkenetan, 10:30etik 12:00etara bitartean.

Bazkariaren prezioa zortzi eurokoa izango da. Aurten, irailaren 4tik 9ra, ostegunetik asteartera ospatuko dira Elbarrenako festak, Zizurkilgo festa batzordeak jakinarazi duenez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!