'Lokarturiko arimak' singlea aurkeztu du Meliorak

Ataria 2025eko ekainaren 25a

Zizurkilgo Meliora bandak 'Utopia' disko berriaren lehen singlea sareratu du bideoklip baten bidez. 'Lokarturiko arimak' da hautatutako aurrerapena.

Zizurkilgo Meliora laukoteak irailaren 5ean argitaratuko du iraupen luzeko bigarren lana. Hamabi abesti izango ditu, eta Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute.

Bi gonbidatu esanguratsuk parte hartu dute gipuzkoarren disko berrian: Javi Ssagittarrek(Killus) eta Zigor DZk (Esne Beltza, Onkixin).

Aethereus estreinako diskoa 2022an plazaratu zuten, eta orduko proposamena hard-rockaren, heavy metalaren eta bestelako eraginen arteko nahasketa zen. Bigarren diskoari begira, berriz, laukoteak eboluzio nabarmena izan du. 

Meliora banda 2018. urte bukaeran sortu zuten, eta lau musikari hauek osatzen dute: Iñaki Mujika (ahotsa eta gitarra), Markel Galarraga (gitarra), Jokin Iraola (baxua) eta Ivan Ropero (bateria).

Hau da Utopia disko berriaren azala, Vlad McNeally (Kallisti Design) artistak egindakoa:

01. Kiri
02. Lokarturiko arimak
03. Zu gabe
04. Deabruak
05. Planeta suntsitua
06. Hypnos
07. Utopia
08. Akuriaren dilema
09. Black butterflies
10. Birjaio
11. Itsu
12. Aurrera goaz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!